4. DBH: IBAIALDE IRTEERA
Aurten Ibaialde irteera egin dugu DBH4.mailakoekin. Errekatxora joan gara CastaƱos ibaitik gora eta bertan paisaia, biodibertsitatea eta uraren kalitatea aztertu dugu. Inguruan dugun altxor naturala gozatzeko aukera izan dugu.
Aurreko urteetan Bolintxura joan izan ohi gara baina zoritzarrez Supersur errepidearen lanak direla eta, orain itxita dago.
Natura zaindu eta mantendu dezagun!
IBARREKOLANDAKO AGENDA 2030 TALDEA
1. BATXILERGOA: KULTURA ZIENTIFIKOA
Kultura Zientifikoko ikasleekin La Arboledara joan ginen eta horrela ikasleek, beren aurkikuntzarekin, meatze jarduerak paisaian utzitako aztarnak eta horiek ingurumenean dituzten ondorioak interpretatzen ikasi zuten baita gure historia garaikideari buruzko gertakizun garrantzitsuak ere bai.
Mila esker Ekoetxeako begiraleei!
DBH1 : LUZORUA 21-22
Pasa den astean DBH1.mailako ikasleek LURZORUA programan parte hartu genuen, non NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAREN ALDE DESBERDINAK ezagutu ahal izan genituen.
Zornotzako Jauregibarria Baserrian dagoen Euskadiko Nekazaritza ekologikoaren erakusketa ikusi genuen eta Lurzoruaren analisiak egin genituen. Gure ortuko lurzoruaren lagina eraman genuen analisatzeko.
Eskerrik asko Ekolurrako Amaiari egindako harreragatik.
DBH 3: AZTERKOSTA 2021
Gaur irteera egin dugu DBH3.mailako ikasleekin. Aztekosta programan parte hartzen dugu eta Arrigunaga hondartzara joan gara bertoko ekosistema aztertzera eta ur laginak hartzera gero laborategian analisiak egiteko. Eguraldi ederra eta oso gustora ibili gara.
DBH 1: Sierpinskiren Triangelua
Hona hemen 1. DBHko ikasleek egindako Sierpinskiren Triangelua