AZTERKOSTA ETA IBAIALDE PROGRAMAK: SARIA LORTU DUGU


BATXILERGOA: ZUMAIA - ALGORRI
Hemen dituzue 1.Batxilergoko Biologia-Geologiako ikasleen irteraren argazkiak. Urtarrilaren azken ostiralean, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentrora joan ginen; bertoko Geoparkea eta bertan dauden Flyschak ezagutzera. Eguraldi ona lagun genuela, bertan, ikasturtean zehar Geologiari buruz ikasitakoa sakondu, Euskal Herriko Geologia tailerrean parte hartu eta Flyschak zuzenean ikusteko aukera paregabea izan zuten gure ikasleek. Geologian murgildurik bete-betean.
BATXILERGOA: UDAL LABORATEGIAK 19
Urtero bezala, Batxilergo Zientifikoko 1.mailako ikasleekin udal laborategietara bisita egin dugu. Bertan azaldu ziguten burutzen duten lana, hots, elikagai eta uren analisi mikrobiolgikoa eta kimikoa. Saiakuntza pare bat ere egiteko aukera izan zuten gure ikasleek. Esperientzia interesgarria! Eskerrik asko bertako langileei emandako harreragatik.
DBH: ZIENTZIA ASTEA 19


DBH: ARRANO ARRANTZALEA 19
ARRANO ARRANTZALE proiektuari buruz gehiago ikasteko, 3 DBH-ko ikasleekin batera Urdaibaiko Bird Center-era (Arteagara) joan ginen. Bertatik, Euskal Herriko padurarik haundiena behatzeko aukera izan zuten ikasleek: bertako hegaztiak, ur hegaztiak eta hegazti migratzaileak ezagutu baitzituzten, besteak beste, beleak, kopetazuriak, txilinportak, murgilariak, ahateak, mokozabalak....
Arrano arrantzalea bideoan ikusteko aukera bakarra izanik ere (oraindik Afrikatik ez baitira itzuli); padura ezagutu, gozatu eta natura maitatzen ikasi zuten gure ikasleek.