urtekaria 20/21


aja-rof

 

 

AZKEN BERRIAK / ÚLTIMAS NOTICIAS

PUBLIZITATE GRAFIKA: SARBIDE PROBA ETA BESTE PROZESUAK

ANIMAZIO SOZIOKULTURAL ETA TURISTIKOA: ATE IREKIAK

Maiatzak 9 eta 27 artean egin ahal izango da aurrematrikula Gizarte, Kultur eta Turistiko Animazioko goi mailako zikloan. Zikloko ezaugarriak ezagutu ahal izateko ATE IREKIAK ospatuko dira maiatzak 16 eta 17an, goizeko 9etatik 13ak arte.

ANIMAZIO SOZIOKULTURAL ETA TURISTIKOA: ONARPEN ETA MATRIKULAZIO-EGUTEGIAK

LANBIDE HEZIKETAKO ZIKLOAK: ONARPEN PROZESUA

BATXILERGO 1.MAILA: GURE HEZKUNTZA ESKAINTZA

EZAGUTU GURE ZENTROA

BATXILERGOA: 2022/23 ONARPENA ETA MATRIKULA

Onarpen-eskabidea On-line: Laguntzarako dokumentua

 

                                               

 

Egutegia:

 

  • Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: 2022ko martxoaren 28tik apirilaren 8ra, biak barne.

 

  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2022ko maiatzaren 4a.

 

  • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2022ko maiatzaren 11a.

 

  • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2022ko maiatzaren 18ra arte, egun hori barne.

 

  • Eskabidean atzera egitea: 2022ko maiatzaren 18ra arte, egun hori barne.

 

  • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzea: 2022ko maiatzaren 25a.

 

  • Ohiko matrikula-aldia: 2022ko ekainaren 20tik uztailaren 5era, biak barne.

 

  • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 27ra arte, egun hori barne.

 

* Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira Ikasgunean (https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/

 

Informazio gehiagotarako Hezkuntza Sailaren lotura:

 

https://www.euskadi.eus/onarpena-eta-matrikulazioa-batxilergoa/web01-a2hikast/eu/

 

Ibarrekolanda BHIko irakasleon komunikatua ikasleei

Sentitzen duguna hitz batekin adierazi behar badugu harrotasuna da hitza. Harro sentitu gara gure oraingo ikasleez eta gure ikasle ohiez. Zuen erantzunaz, zuen erantzukizunaz, zuen partaidetzaz, zuen inplikazioaz, zuen lanaz, zuen antolakuntzaz, zuen ekimenaz, zuen arduraz eta zuen portaeraz. Babestuta eta maitatuta sentitu gara.  Batzuetan, ez dakizue irakaslea izatea zein ederra den!

Egun hauetan bizi izan duguna ere ikasketa da. Asko ikasi dugu. Klasean irakasten saiatzen garen baloreak, hemen agerian geratu dira. Ikasketa ezin hobea izan da zuentzat eta guretzat ere. Sistemak indibidualismora bideratzen gaitu (hori baita boteretsuei komeni zaiena), baina bakarrik ez gara ezer. Hondar ale ziztrin bat marearen aurka. Oraingo honek argi erakutsi digu, hain zuzen ere, kontrakoa dela bide zuzena. Elkarrekin gara indartsuak, elkarrengandik ikasten dugu. Elkarreraginak aberastu eta desberdinen arteko baturak sendotzen gaitu. Milaka aleen batuketak sortzen du hondartza eta hondartzak gelditzen ditu olatuak.  

Galdu arte ez dugu baloratzen daukaguna. Zorionez, oraingo honetan, galdu baino lehen konturatu gara eta defenditzen jakin izan dugu. Horregatik hau ezin da hemen amaitu. Xurgatu eta metatu dugun energia hau guztia aprobetxatu egin behar dugu. Ezin da alperrik galdu. Elkarrekin ikasi dugun hori baliogarria izan behar da eraiki nahi dugun etxearen oinarriak finkatzeko eta komunitate hau sendotzen jarraitzeko. Elkarrekin gehiago eta hobeak gara. Jarraitu dezagun lanean.

Honengatik  guztiagatik bihotz-bihotzetik, ESKERRIK ASKO!

IBARREKO IKUTU EZ!!!!

Ibarrekoko Irakasleok

MUSUKOEN BIRZIKLAPENA / RECICLAJE DE MASCARILLAS

Hemos puesto en marcha un proyecto de reciclaje de mascarillas en el Instituto. Se pueden depositar en el contenedor que está en la entrada del insti, directamente o en una bolsa de plástico si se traen de casa.  Gracias por vuestra colaboración. Animaros a participar! Un pequeño gesto por una gran causa.

 

BATXI 2F: BELDUR BARIK 2021

Batxilergo 2.Fko bi ikasleek BELDUR BARIK lehiaketan "BERPIZTU" bideoa aurkeztu dute. Eskertuko genizueke behean atxikitutako estekaren bitartez haien bideoa bozkatzea. Ez da eskatzen daturik sartzea, soilik "Bozkatu" jartzen duen lekuan klik egin eta listo.

https://www.beldurbarik.eus/eu/berpiztu/

MILA ESKER ZUEN LAGUNTZAGATIK!!

 

ESZENIKOA: GURE IKASLEAK MADRIDEN BUERO SARIA HARTZEN!!

BATX 2Hkoek: BUERO ANTZERKI SARIA IRABAZI DUTE

Eta panpinak ez bagina? Batxi2Hkoen antzezlanak Coca-Cola Fundazioaren Buero sari hauek irabazi ditu:

- Euskal Erkidego Autonomikoaren obra onenaren saria.

- Estatu mailan ere accesit bat irabazi du: "Baliabide estetiko anitzak (abestiak, jantziak, baliabide teknikoak...) erabiltzeagatik eduki sozial handiko proposamena azpimarratzeko."

Bigarren sari honen ondorioz gure taldeko bi ikasle Madrilgo Antzerki Astean (ekainaren 25etik 30era) egon ahal izango dira (gastu guztiak ordainduta). Bertan tailerrak egiteaz gain, antzerki emanaldiak ikusi eta sari banaketako galan ere parte hartu ahal izango dute.

https://www.fundacioncocacola.com/premios-buero

 

             

JARDUERA OSAGARRIAK / ACTIVIDADES COMPLEMENTARIAS

 

DBH: MARTXOAREN 8A

Hauek dira DBHko 2. mailako ikasleek martxoaren 8a ospatzeko prestatu dituzten lanak

  

IBARREKOLANDA KORRIKA TXIKIAN

ASTE KULTURALA 2022

GRAFIKA PUBLIZITARIA: DISEINU JARDUNALDIAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EUSKAL KARABANA SOLIDARIOA

Aurten berriro ere Saharako Errefuxiatuen Kanpamentuetara Euskal Karabana Solidarioa egingo da eta gure ikastetxeko sarreran produktuen bilketa egingo dugu egun hauetan. Kartelan agertzen diren produktuak ekar daitezke. 

Animatu eta parte hartu!