ORLAK


urtekaria 20/21


aja-rof

 

 

AZKEN BERRIAK / ĂšLTIMAS NOTICIAS

COVID ABISUAK / AVISOS POR COVID

      OHAR GARRANTZITSUA !!

Ikasleek eta irakasleek COVID buruzko gorabeherak jakinarazteko (positiboak, PCR-ak, konfinamenduak, proba-datak...), bidali mezu elektroniko bat helbide honetara:

COVIDabisuak@ibarrekolanda.net

UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IKASLEAK ESKOLATZEKO IKASKETA-BEKA ETA LAGUNTZAK

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak

TESTU LIBURUAK 2021/22 / LIBROS DE TEXTO 2021/22

ESZENIKOA: GURE IKASLEAK MADRIDEN BUERO SARIA HARTZEN!!

LANBIDE HEZIKETA:2021-22 ONARPENA ETA MATRIKULA EPEAK

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 14tik uztailaren 2ra, biak barne, egin beharko dute matrikula, ikastetxeko idazkaritza irekita dagoen ordutegian.

Gainontzeko ikasleentzat:

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
  •      Ikastetxean bertan ekainaren 31etik ekainaren 18ra arte, biak barne.
  •      ONLINE eskabideak, ekainaren 18ra arte.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota  bestelako dokumentazioa, beharrezkoa bada: ekainaren 30era arte.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailaren 9a.
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 12ra arte, barne.
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 13a.
  • Ohiko matrikulazio-aldia:
  •      I. epea: uztailaren 19tik 21era, biak barne.
  •      II. epea: uztailaren 23tik 27ra, biak barne.
  •      III. epea: uztailaren 29tik 30era, biak barne
  • Ezohiko  matrikulazio-aldia: irailaren 1etik urriaren15era, biak barne

       

       

BATX 2Hkoek: BUERO ANTZERKI SARIA IRABAZI DUTE

Eta panpinak ez bagina? Batxi2Hkoen antzezlanak Coca-Cola Fundazioaren Buero sari hauek irabazi ditu:

- Euskal Erkidego Autonomikoaren obra onenaren saria.

- Estatu mailan ere accesit bat irabazi du: "Baliabide estetiko anitzak (abestiak, jantziak, baliabide teknikoak...) erabiltzeagatik eduki sozial handiko proposamena azpimarratzeko."

Bigarren sari honen ondorioz gure taldeko bi ikasle Madrilgo Antzerki Astean (ekainaren 25etik 30era) egon ahal izango dira (gastu guztiak ordainduta). Bertan tailerrak egiteaz gain, antzerki emanaldiak ikusi eta sari banaketako galan ere parte hartu ahal izango dute.

https://www.fundacioncocacola.com/premios-buero

 

             

MUSIKA IKASKETA PROFESIONALAK: KONBALIDAZIOAK / DEIALDIA

Musika Ikasketa Profesionalak egiten dituzten ikasleek irakasgai baten konbalidazioa eskatu nahi badute irailaren 20an (astelehena) 10.45etan Areto Nagusian egingo den batzarrera joan behar dute. Ahal izanez gero, kontserbatorioko ziurtagiri akademikoa ekarri beharko dute. Konbalidazioak uztailaren 14ko 194/2010  dekretuaren arabera emango dira (EHAA - 2010eko uztailak 22, osteguna). Batzarrera joan ezean helbide honetara idatzi ahal dute: musika.konbalidazioak@ibarrekolanda.net

ATE IREKIAK: GURE ZENTROA EZAGUTU

MARTXOAK 8 IBARREKOLANDAN

Ibarrekolandako irakasleak eta ikasleak genero berdintasunarekin bat gatoz. Martxoak, 8 egunero izan dadin!

 

                                                                                                   

IBARREKOLANDAKO HEZKUNTZA KOMUNITATEARI OSAKIDETZAK HELARAZI NAHI DION GOMENDIOA

DBH 1., 2., 3.: GURASOAK (ATSEDENALDIAK)

JARDUERA OSAGARRIAK / ACTIVIDADES COMPLEMENTARIAS

 

DBH 4: BARINATXE-ARRIGUNAGA

Ikasturteari amaiera emateko DBH4.mailako ikasle talde batekin Barinatxe-Arrigunaga ibilbidea egin genuen. Gure kostaldea ezagutzeko aukera polita izan zen. Eguraldi ederra egin zuen eta gozada izan zen kalean eta hondartzan egon ahal izatea. Aurten faltan nabaritu dugu pilo.

Oporrak gozatu eta irailera arte!!

        

BATX 2Hkoek: BUERO ANTZERKI SARIA IRABAZI DUTE

Eta panpinak ez bagina? Batxi2Hkoen antzezlanak Coca-Cola Fundazioaren Buero sari hauek irabazi ditu:

- Euskal Erkidego Autonomikoaren obra onenaren saria.

- Estatu mailan ere accesit bat irabazi du: "Baliabide estetiko anitzak (abestiak, jantziak, baliabide teknikoak...) erabiltzeagatik eduki sozial handiko proposamena azpimarratzeko."

Bigarren sari honen ondorioz gure taldeko bi ikasle Madrilgo Antzerki Astean (ekainaren 25etik 30era) egon ahal izango dira (gastu guztiak ordainduta). Bertan tailerrak egiteaz gain, antzerki emanaldiak ikusi eta sari banaketako galan ere parte hartu ahal izango dute.

https://www.fundacioncocacola.com/premios-buero

 

             

DBH: ESKOLEN ARTEKO FOROA 2021

Hona hemen aurtengo AGENDA 2030 ESKOLEN ARTEKO FOROAREN ARGAZKIAK. Aurten online konektatu gara Bilboko ikastetxe desberdinetako ikasleekin Bilboko Udalari plastikoen konsumoa murrizteko proposamenak egiteko baita plastikoen hondakinen arazoari aurre egiteko.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Agenda 2030 Taldea

  

 

 

DBH: ARRANO ARRANTZALEA

Urteetan parte hartu dugu gure DBHko ikasleekin ARRANO ARRANTZALEA babesteko proiektuan. Aurten, zoritzarrez, osasun egoera dela eta ezin izan dugu Urdaibai Bird Center bisitatu urtero egiten dugun bezala. 

Hala ere, berri onak ditugu! Urteak pasatu dira baina Landa eta Roy arrano arrantzaleak kabia eta arrautzak jarri dituzte Urdaibain. 

 

Gozatu zure etxetik zuzenean Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Arrano arrantzale bikote honen bizitzaz!

Itsasaldien joan-etorriek eskaintzen duten paisaia liluragarrian gaude, habia erraldi baten aurrean, arrano arrantzaleek ekartzen dituzten lazun, muxarra, lupiak ikusten, eta nola ez, habia horretan Roy eta Landa gure arrano bikoteak jarritako hiru arrautzei begira. Kantauriko kostaldeko arrano arrantzalearen lehen arrano arrantzale txitak jaioko diren itxaropenarekin.

Klikatu hemen eta gozatu natura ikuskizun honetaz zuzenean.

 

DBH 2: LANDATUR 2020/21

Apirilaren 14an, DBH2mailako ikasleekin LANDATUR programan parte hartu genuen. Elorrioko txakolindegia bisitatu eta Bizkaiko Mendraka txakolinaren ekoipena ezagutu genuen. Handik Izurtzara joan ginen eta Euskal Okela ekoizten duen Etxebarri baserrian. Behiak zelan hazten diren ikusi ahal izan genuen. Bertan ere ogia egunero egiten dute aintzinean egiten zen modura. Eskerrik asko baserritarrei egindako lanagatik. Pasaia eta kultura zaindu bertoko eta kalitazteko produktuak ekoizten.
Eguraldi ederra eta paisaia ezin hobea gozatu genuen!