ORLAK

aja-rof

AZKEN BERRIAK / ÚLTIMAS NOTICIAS

COVID ABISUAK / AVISOS POR COVID

      OHAR GARRANTZITSUA !!

Ikasleek eta irakasleek COVID buruzko gorabeherak jakinarazteko (positiboak, PCR-ak, konfinamenduak, proba-datak...), bidali mezu elektroniko bat helbide honetara:

COVIDabisuak@ibarrekolanda.net

BATXILERGOA - DBH: MATRIKULA

Sakutu irudi gainean informazio gehiago ikusteko

Pulse sobre la imagen para obtener más información

LANBIDE HEZIKETA:2021-22 ONARPENA ETA MATRIKULA EPEAK

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 14tik uztailaren 2ra, biak barne, egin beharko dute matrikula, ikastetxeko idazkaritza irekita dagoen ordutegian.

Gainontzeko ikasleentzat:

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
  •      Ikastetxean bertan ekainaren 31etik ekainaren 18ra arte, biak barne.
  •      ONLINE eskabideak, ekainaren 18ra arte.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota  bestelako dokumentazioa, beharrezkoa bada: ekainaren 30era arte.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailaren 9a.
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 12ra arte, barne.
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 13a.
  • Ohiko matrikulazio-aldia:
  •      I. epea: uztailaren 19tik 21era, biak barne.
  •      II. epea: uztailaren 23tik 27ra, biak barne.
  •      III. epea: uztailaren 29tik 30era, biak barne
  • Ezohiko  matrikulazio-aldia: irailaren 1etik urriaren15era, biak barne

BATX 2Hek: COCA-COLA ANTZERKI SARIA IRABAZI DUTE

Eta panpinak ez bagina? Batxi2Hkoen antzezlanak Coca-Cola Fundazioaren Buero sari hauek irabazi ditu:

- Euskal Erkidego Autonomikoaren obra onenaren saria.

- Estatu mailan ere accesit bat irabazi du: "Baliabide estetiko anitzak (abestiak, jantziak, baliabide teknikoak...) erabiltzeagatik eduki sozial handiko proposamena azpimarratzeko."

Bigarren sari honen ondorioz gure taldeko bi ikasle Madrilgo Antzerki Astean (ekainaren 25etik 30era) egon ahal izango dira (gastu guztiak ordainduta). Bertan tailerrak egiteaz gain, antzerki emanaldiak ikusi eta sari banaketako galan ere parte hartu ahal izango dute.

https://www.fundacioncocacola.com/premios-buero

MUSIKA IKASKETA PROFESIONALAK: KONBALIDAZIOAK / DEIALDIA

Musika Ikasketa Profesionalak egiten dituzten ikasleek irakasgai baten konbalidazioa eskatu nahi badute irailaren 20an (astelehena) 10.45etan Areto Nagusian egingo den batzarrera joan behar dute. Ahal izanez gero, kontserbatorioko ziurtagiri akademikoa ekarri beharko dute. Konbalidazioak uztailaren 14ko 194/2010  dekretuaren arabera emango dira (EHAA - 2010eko uztailak 22, osteguna). Batzarrera joan ezean helbide honetara idatzi ahal dute: musika.konbalidazioak@ibarrekolanda.net

BURKINA FASO: MATERIAL BILKETA

Burkina Fasora material bilketa hasi da gaurtik maiatzaren 14rarte. PAKA NUGA elkarteak antolatzen du ;aurten kontenedore bat bidali nahi dute .Laguntzeko prest bazaude institutuko sarreran ipini ahal duzu eskolako materiala. Kontenedorea bidaltzeko dohaitzak egin daitezke  bizum honetan 642 284 739  . Eskerrik asko zuen elkartasuna adierazteagatik !!

ATE IREKIAK: GURE ZENTROA EZAGUTU

MARTXOAK 8 IBARREKOLANDAN

Ibarrekolandako irakasleak eta ikasleak genero berdintasunarekin bat gatoz. Martxoak, 8 egunero izan dadin!

CAMBRIDGE EXAMS: MATRIKULA

IBARREKOLANDAKO HEZKUNTZA KOMUNITATEARI OSAKIDETZAK HELARAZI NAHI DION GOMENDIOA

FAMILIAK: INIKAN SARTZEKO KLABEAK / FAMILIAS: CLAVES DE ACCESO A INIKA

Egun hauetan zehar Inikan sartzeko klabeak jasoko dituzue gmailen bidez.
 
A) Inikara sartzeko, orri honetan ezkerraldeko aldean agertzen den laranja zirkuloa sakatu, klabeak jarri eta sartu.
 
B) Arazoren bat sortuz gero, bidali mezu bat helbide honetara: zuzendaritza@ibarrekolanda.net
 
DBH 1., 2., 3.: GURASOAK (ATSEDENALDIAK)

JARDUERA OSAGARRIAK / ACTIVIDADES COMPLEMENTARIAS

BATX 2Hek: COCA-COLA ANTZERKI SARIA IRABAZI DUTE

Eta panpinak ez bagina? Batxi2Hkoen antzezlanak Coca-Cola Fundazioaren Buero sari hauek irabazi ditu:

- Euskal Erkidego Autonomikoaren obra onenaren saria.

- Estatu mailan ere accesit bat irabazi du: "Baliabide estetiko anitzak (abestiak, jantziak, baliabide teknikoak...) erabiltzeagatik eduki sozial handiko proposamena azpimarratzeko."

Bigarren sari honen ondorioz gure taldeko bi ikasle Madrilgo Antzerki Astean (ekainaren 25etik 30era) egon ahal izango dira (gastu guztiak ordainduta). Bertan tailerrak egiteaz gain, antzerki emanaldiak ikusi eta sari banaketako galan ere parte hartu ahal izango dute.

https://www.fundacioncocacola.com/premios-buero

DBH: ESKOLEN ARTEKO FOROA 2021

Hona hemen aurtengo AGENDA 2030 ESKOLEN ARTEKO FOROAREN ARGAZKIAK. Aurten online konektatu gara Bilboko ikastetxe desberdinetako ikasleekin Bilboko Udalari plastikoen konsumoa murrizteko proposamenak egiteko baita plastikoen hondakinen arazoari aurre egiteko.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Agenda 2030 Taldea

DBH: ARRANO ARRANTZALEA

Urteetan parte hartu dugu gure DBHko ikasleekin ARRANO ARRANTZALEA babesteko proiektuan. Aurten, zoritzarrez, osasun egoera dela eta ezin izan dugu Urdaibai Bird Center bisitatu urtero egiten dugun bezala. 

Hala ere, berri onak ditugu! Urteak pasatu dira baina Landa eta Roy arrano arrantzaleak kabia eta arrautzak jarri dituzte Urdaibain. 

Gozatu zure etxetik zuzenean Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Arrano arrantzale bikote honen bizitzaz!

Itsasaldien joan-etorriek eskaintzen duten paisaia liluragarrian gaude, habia erraldi baten aurrean, arrano arrantzaleek ekartzen dituzten lazun, muxarra, lupiak ikusten, eta nola ez, habia horretan Roy eta Landa gure arrano bikoteak jarritako hiru arrautzei begira. Kantauriko kostaldeko arrano arrantzalearen lehen arrano arrantzale txitak jaioko diren itxaropenarekin.

Klikatu hemen eta gozatu natura ikuskizun honetaz zuzenean.

DBH 2: LANDATUR 2020/21

Apirilaren 14an, DBH2mailako ikasleekin LANDATUR programan parte hartu genuen. Elorrioko txakolindegia bisitatu eta Bizkaiko Mendraka txakolinaren ekoipena ezagutu genuen. Handik Izurtzara joan ginen eta Euskal Okela ekoizten duen Etxebarri baserrian. Behiak zelan hazten diren ikusi ahal izan genuen. Bertan ere ogia egunero egiten dute aintzinean egiten zen modura. Eskerrik asko baserritarrei egindako lanagatik. Pasaia eta kultura zaindu bertoko eta kalitazteko produktuak ekoizten.
Eguraldi ederra eta paisaia ezin hobea gozatu genuen!