MATRIKULAZIOA: DBH, BATXILERGOA ETA ZIKLOAK
BULEGO ORDUTEGIA
(Uztailaren 6tik irailaren 6ra)
9:00etatik 13:00etara
Ibarrekolanda BHI Kultura Astea 2023
HEDATZE 2023-2024
ERREFORTZU KLASEAK
TAILERRAK
DBH GURASO BILERAK
DBH-ko GURASOEN BILERAK
Urriaren 4ean 18:00etan
Bakoitza bere gelan
REUNIONES CON LOS FAMILIARES DE LOS ALUMNOS DE LA ESO
4 de octubre a las 18:00
Cada uno en su aula
2023-2024 IKASLE HARRERA PLANA
ADI IKASLEAK!!
Irailaren 7an aurkezpenetako ordutegiak
- - - - - - -
BATXILERGOKO TALDEKATZEA
(Ikasleen NAN zenbakiaren arabera)
2023-2024 TESTU LIBURUAK
ADI FAMILIAK!!
Guraso elkartearen Proiektu berria
— — — — — —
2023-2024 IKASTURTEKO LIBURU ZERRENDA
--------
LIBURU SOLIDARIOA
ANIMAZIO ZIKLOA - JARDUNALDI IREKIAK
Animazio soziokultural eta turistikoko zikloa
JARDUNALDI IREKIAK
Ekainaren 14 eta 15ean.
Goizeko 09:00etatik 11:00etara.
ANIMAZIO SOZIOKULTURALA ETA TURISMOA - AZTERKETA LIBREAK - INFORMAZIOA
PUBLIZITATE GRAFIKA ZIKLOA
Dagoeneko Publizitate grafikoko ziklorako plazaren eskaerarekin lotutako datak argitaratu dira, bai eta sarbide-probarako oinarriak eta datak ere.Animazio Soziokuluraleko eta Turistikoko Teknikaria
Lanbide Heziketa onarpen egutegia 2023-2024
BATXILERGOA: 2023/24 ONARPENA ETA MATRIKULA
ONARPEN ESKABIDEA: LAGUNTZARAKO GIDOIA
Hurrengo lerroetan Batxilergoko mailetan inskripzioa (aurrematrikula) eta matrikula egiteko argibideak eta eskatzen diren dokumentuak aurkituko dituzue.
Aurrematrikula (inskripzioa) egiteko epea: 2023ko martxoaren 27tik apirilaren 21ra, biak barne.
MATRIKULA EGITEKO JARRAIBIDEEI buruzko informazioa
HEZKUNTZA SAILA informazio orrialderako esteka.
Matrikulazio EGUTEGIA
Aurrematrikula IKASTETXEAN edo ON-LINE egin daiteke
ON-LINE: helbide honetan: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio
IKASTETXEAN PRESENTZIALKI EGITEKO hitzordua-LINE: HEMEN
Presentzialki bidezko Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: 2023ko martxoaren 27tik 31ra biak barne eta apirilaren 3,4,5 eta 17tik 21ra, biak barne. Zita hartzea derrigorrezkoa da!!
Aurrematrikulan aurkeztu beharreko DOKUMENTAZIOA
- Ibarrekolanda BHIko Batxilergo ibilbideak:
- 1. Batxilergoa (ikasgaiak)
- 2. Batxilergoa (ikasgaiak)
- Eskaera orria
- Aurkeztu beharreko dokumentazio zerrenda
- Foru aldundietako ogasun departamentuetan datuak egiaztatzeko baimena
OOGak emandako puntuazioa baremazioaren prozedurarako
BATXILERGOA - PUBLIZITATE GRAFIKOA - ATE IREKIAK - PUERTAS ABIERTAS 2023
2023 DBHko MATRIKULAZIOA / MATRICULACIÓN ESO 2023
LANBIDE HEZIKETAKO ZIKLOAK: ONARPEN PROZESUA
EZAGUTU GURE ZENTROA
Ibarrekolanda BHIko irakasleon komunikatua ikasleei
Sentitzen duguna hitz batekin adierazi behar badugu harrotasuna da hitza. Harro sentitu gara gure oraingo ikasleez eta gure ikasle ohiez. Zuen erantzunaz, zuen erantzukizunaz, zuen partaidetzaz, zuen inplikazioaz, zuen lanaz, zuen antolakuntzaz, zuen ekimenaz, zuen arduraz eta zuen portaeraz. Babestuta eta maitatuta sentitu gara. Batzuetan, ez dakizue irakaslea izatea zein ederra den!
Egun hauetan bizi izan duguna ere ikasketa da. Asko ikasi dugu. Klasean irakasten saiatzen garen baloreak, hemen agerian geratu dira. Ikasketa ezin hobea izan da zuentzat eta guretzat ere. Sistemak indibidualismora bideratzen gaitu (hori baita boteretsuei komeni zaiena), baina bakarrik ez gara ezer. Hondar ale ziztrin bat marearen aurka. Oraingo honek argi erakutsi digu, hain zuzen ere, kontrakoa dela bide zuzena. Elkarrekin gara indartsuak, elkarrengandik ikasten dugu. Elkarreraginak aberastu eta desberdinen arteko baturak sendotzen gaitu. Milaka aleen batuketak sortzen du hondartza eta hondartzak gelditzen ditu olatuak.
Galdu arte ez dugu baloratzen daukaguna. Zorionez, oraingo honetan, galdu baino lehen konturatu gara eta defenditzen jakin izan dugu. Horregatik hau ezin da hemen amaitu. Xurgatu eta metatu dugun energia hau guztia aprobetxatu egin behar dugu. Ezin da alperrik galdu. Elkarrekin ikasi dugun hori baliogarria izan behar da eraiki nahi dugun etxearen oinarriak finkatzeko eta komunitate hau sendotzen jarraitzeko. Elkarrekin gehiago eta hobeak gara. Jarraitu dezagun lanean.
Honengatik guztiagatik bihotz-bihotzetik, ESKERRIK ASKO!
IBARREKO IKUTU EZ!!!!
Ibarrekoko Irakasleok
MUSUKOEN BIRZIKLAPENA / RECICLAJE DE MASCARILLAS
Hemos puesto en marcha un proyecto de reciclaje de mascarillas en el Instituto. Se pueden depositar en el contenedor que está en la entrada del insti, directamente o en una bolsa de plástico si se traen de casa. Gracias por vuestra colaboración. Animaros a participar! Un pequeño gesto por una gran causa.
BATXI 2F: BELDUR BARIK 2021
Batxilergo 2.Fko bi ikasleek BELDUR BARIK lehiaketan "BERPIZTU" bideoa aurkeztu dute. Eskertuko genizueke behean atxikitutako estekaren bitartez haien bideoa bozkatzea. Ez da eskatzen daturik sartzea, soilik "Bozkatu" jartzen duen lekuan klik egin eta listo.
https://www.beldurbarik.eus/eu/berpiztu/
MILA ESKER ZUEN LAGUNTZAGATIK!!
ESZENIKOA: GURE IKASLEAK MADRIDEN BUERO SARIA HARTZEN!!

BATX 2Hkoek: BUERO ANTZERKI SARIA IRABAZI DUTE
Eta panpinak ez bagina? Batxi2Hkoen antzezlanak Coca-Cola Fundazioaren Buero sari hauek irabazi ditu:
- Euskal Erkidego Autonomikoaren obra onenaren saria.
- Estatu mailan ere accesit bat irabazi du: "Baliabide estetiko anitzak (abestiak, jantziak, baliabide teknikoak...) erabiltzeagatik eduki sozial handiko proposamena azpimarratzeko."
Bigarren sari honen ondorioz gure taldeko bi ikasle Madrilgo Antzerki Astean (ekainaren 25etik 30era) egon ahal izango dira (gastu guztiak ordainduta). Bertan tailerrak egiteaz gain, antzerki emanaldiak ikusi eta sari banaketako galan ere parte hartu ahal izango dute.
https://www.fundacioncocacola.com/premios-buero
JARDUERA OSAGARRIAK / ACTIVIDADES COMPLEMENTARIAS
DBH 1. eta 2.: ZIENTZIA MUSEOA
Kurtso amaitzeko DBH1-2mailako ikasleekin Donostiako Zientzia Museora joan gara bisita gidatua eta tailerrak egin genituen. Egun ona pasatu genuen eta asko ikasi ere bai.
Museoa oso interesgarria da eta bueltatzeko gogoekin bueltatu ginen.
DBH: UDAL FOROA
Maiatzaren 5an Otxarkoagako Udaltegian Bilboko ikastetxe guztietako ordezkariak elkartu ziren , Hiri eta Komunitate Jasangarriagoak lortzeko proposamenak egiteko eta partekatzeko. Bertan Ana Shapoval eta Aingeru Ballastra, DBH2.mailako ikasleak izan ziren gure ordezkariak.
Ekainaren 2an, Uxue Martinez eta Oier Tejedor, DBH2.mailako ikasleek proposamenak eraman zituzten Bilboko Udaleko Eskolako Agenda 2030ko Udal Forora. Bertan ere Ibarrekolandan egiten ditugun proiektuak azaldu zuten, hala nola, ortuko esperientzia.
Zorionak ordezkariei baita DBH2.mailako ikasleei egindako lanagatik!
ESKOLAKO AGENDA 2030 TALDEA
Informazio gehiago: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&cid=1279217582104&language=eu&pageid=3000075248&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia
4. DBH: IBAIALDE IRTEERA
Aurten Ibaialde irteera egin dugu DBH4.mailakoekin. Errekatxora joan gara Castaños ibaitik gora eta bertan paisaia, biodibertsitatea eta uraren kalitatea aztertu dugu. Inguruan dugun altxor naturala gozatzeko aukera izan dugu.
Aurreko urteetan Bolintxura joan izan ohi gara baina zoritzarrez Supersur errepidearen lanak direla eta, orain itxita dago.
Natura zaindu eta mantendu dezagun!
IBARREKOLANDAKO AGENDA 2030 TALDEA
3. DBH: GORBEIAKO PARKE NATURALEAN
Maiatzak 18an, Ibarrekolanda BHI-ko 3 .DBH-ko ikasleak Gorbeiako Parke Naturalera joan ziren , goiz osoko txangoan. Bertan, Sarriako (Araba) Parketxetik abiatuta amezti, pagadi zein landaketa forestaletatik ibilaldi ederraz gozatzeko aukera paregabea izan zuten. Ibilaldia bukatuta, Baias ibaiaren ur freskotan bainatzeko aukera paregabea ere.
Ezagutu, zaindu eta maitatu gure basoak, errekak zein ibaiak!
ALEX MONEO SARIA MIKROIPUINETAN
Urtero bezala, udaberriak Mikroipuin Lehiaketaren uzta berria ekarri digu. Aurten gure ikaslea den Alex Moneok -DBH 4E- aipamen berezia eta dagokion oparia jaso ditu.
Zorionak Alex eta segi idazten beti bezain fin!