AZTERKOSTA ETA IBAIALDE PROGRAMAK: SARIA LORTU DUGU


EUSKARA EGUNA 19



DBH: ZIENTZIA ASTEA 19


DBH: ARRANO ARRANTZALEA 19
ARRANO ARRANTZALE proiektuari buruz gehiago ikasteko, 3 DBH-ko ikasleekin batera Urdaibaiko Bird Center-era (Arteagara) joan ginen. Bertatik, Euskal Herriko padurarik haundiena behatzeko aukera izan zuten ikasleek: bertako hegaztiak, ur hegaztiak eta hegazti migratzaileak ezagutu baitzituzten, besteak beste, beleak, kopetazuriak, txilinportak, murgilariak, ahateak, mokozabalak....
Arrano arrantzalea bideoan ikusteko aukera bakarra izanik ere (oraindik Afrikatik ez baitira itzuli); padura ezagutu, gozatu eta natura maitatzen ikasi zuten gure ikasleek.
DBH: IBAIALDE PROGRAMA BOLINTXU
Ekainaren 12an 4.DBh-ko ikasle batzuk BOLINTXU ibaiara joan ziren IBALIALDE PROGRAMAN parte hartzeko. Ikasleek leku zoragarri horretaz disfrutatzeaz gain, bertoko fauna eta landaretxa ezagutu zituzten. Gainera, ur-lagin batzuk hartu genuen institutuko laborategian uraren kalitatea aztertzeko.
BOLINTXU BIZIRIK!!!