COVID ABISUAK / AVISOS POR COVID
OHAR GARRANTZITSUA !!
Ikasleek eta irakasleek COVID buruzko gorabeherak jakinarazteko (positiboak, PCR-ak, konfinamenduak, proba-datak...), bidali mezu elektroniko bat helbide honetara:
COVIDabisuak@ibarrekolanda.net
COVID: DIBULGAZIO BIDEOAK / VIDEOS DIVULGATIVOS
SAILBURUORDEAREN GUTUNA / CARTA DE LA VICECONSEJERA
HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN OHARRA: IKASTETXEAREN COVID-ARAUDIA MASKARILAREN ERABILERA
Familia horiek:
Gaur hasi gara eskola-ordu presentzial guztiak izaten.
Segurtasun neurriak eta gomendutako aforoak betetzen ez ditugunez, Ibarrekolandako hezkuntza komunitatearen eta guztion familien segurtasunaren izenean, maskarilaren erabilera orduoro ezinbestekoa izango dela gogorarazten dizuegu.
Izan ere, ikasturtearen lehenengo egun hauetan maskarilarik gabe edo maskarila txarto jarrita ikusi dugu hainbat ikasle geletan eta pasabideetan; segurtasun distantziak ere ez dituztela betetzen.
Mesedez, hitz egin, serio, seme-alabekin, horren jarrera desegokiak denon osasuna kolokan jartzen duelako.
Ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko dekretuaren 32.e artikuluak dioen arabera, kalte larria eragiten duen jokabidea da.
Hori dela eta, gaurtik aurrera, maskarila behar bezala erabiliko ez duen ikaslea zuzenean isolamendu gelara sartuko da, gurasoak bi orduko epean seme-alabaren bila etorri arte.
Ondorioz, zuzendaritzaren zuzeneko bi eguneko kanporaketa ezarriko da maskarilaren erabileraren kontrako jarrera detektatzen bada.
Bi egun horietan kanporatutako ikaslea ez dugu akademikoki atendituko.
Mila esker gure ardura konpartitzeagatik.
Agur bero bat,
ZUZENDARITZA TALDEA
Bilbo, 2020-09-21ZER EGIN COVID KASU BAT DAGOENEAN? / ¿QUÉ HACER ANTE UN CASO COVID?
20/21 IKASTURTEA: COVID CONTINGENCIA PLANA