BATXILERGOA: IKASLEEN KLAKETA TAILERRA

 

 

 

 

 

10. NAZIOARTEKO ZINEMALDIA

IES IBARREKOLANDA BHI

 

IKASLEEN KLAKETA TAILERRA  

CINE INVISIBLE –FILM SOZIALAK  2018

 

 

 

 

2018-19 kurtsoan berriro institutuko ikasle batzuek - 2. batxilergoko Psikologia ikasleek (Irakaslea: Isabel Mendizabal Gómez), AGPT  ikasleek (Irakasleak: Rosa Aguileta Ortiz eta Julen Araluce Hernando) 8 orduko tailerrean parte hartu dute. Tailerraren azken lana 3 minutuko laburmetraia sortzea izan da. Guztira 17 laburmetrai egin dira.

 

2019ko “Cine invisible – Film sozialak” zinemaldian, 2018an bezala, Bizkaiko institutu ezberdinetan ikasleek egindako lanik onenak ikusteko aukera izango dugu. ZORTE ONA IZAN!

 

 

SEXU-ANIZTASUNA ETA GENERO IDENTITATEA GURE INSTITUTUAN: ZER DAKIGU ?

TOPAKETA ETA MAHAI-INGURUA

Parte hartzaileak:

Joserra Landarroitajauregi Garai: psikologo, pedagogo, terapeuta eta sexologoa. ISESUS (Sexologia Sustantiboaren Institutua) kozuzendaria eta "Nociones de Sexosofía Antigua" liburuaren egilea.

https://www.youtube.com/watch?v=r1BENERF60c

Susana Méndez Lertxundi: psikologoa. Naizen elkarteko kidea.

https://aiaraldea.eus/aiara/1551994000482-nire-semeak-adierazi-zidanean-transexualitate-prozesua-abiatu-nahi-zuela-astebetez-ukatu-nuen

Kimetz Rentería Elorza, Alaitz Santamarta Castaño, Suley, Jon Triguero Miguel, Suley Vásquez Estrada: Institutuko ikasleak.

Lekua: Ibarrekolanda institutuko arteto nagusia

Eguna: 2019-04-03 (asteazkena)

Ordua: 16:00

Aniztasuna errealitate bat da gure ikasgeletan. Institutuan harremanetan jartzen eta maitatzen ikasten ari zareten nerabeok bazaudete. Nahi duzuena aukeratzen eta nahiago duzuena erabakitzen ere ikasten zabiltzate. Zuen ilusioei eta beldurrei aurre egiten ikasten ari zarete kideekin eta erreferenteengandik, segurtasun-gabeziak eta etsipenak gaindituz. Zuen identitatea definitzen edo bilatzeko prozesuan.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) dio sexualitatea gure bizitza osoan zehar pertsona guztien erdigunea dela; eta sexua, genero identitatea, erotismoa, plazerra, intimitatea eta orientazio sexuala barne hartzen dituela. Gure inguruko aniztasuna kontuan hartuta, askatasunean eta beldurrik gabeko sexualitatea bizi izatea guztion eskubidea da. Denok bermatu behar dugun eskubidea.

Hori dela eta, pentsatu eta sentitzen dugunaz berba egitea, lekukotasunak entzutea eta gure dudak galdetzea garrantzitsua da oso; tabuak edo aurreiritziak gaindi ditzagun. Zure galderetarako erantzuna lortzeko eta zure iritziak plazaratzeko, apirilaren 4an mahai-inguruan aurkituko gaituzu. Anima zaitez eta hurbildu!!

 

SAHARA EUSKAL KARABANA SOLIDARIOA

Urtero bezala Euskal Karabana Solidarioa martxan dago eta aurten guk ere parte hartuko dugu. 

Otsailak 8arte TXOKO BERDEA (sarreran)  ipinitako kutxetan janaria eta beste produktu batzuk utzi ditzakezue. 

Batez ere janarien beharrean daude, berez gure laguntza humila bada ere primeran datorkie.

Dohaintzak egiteko kontua dago ere. Dirua kamioiak erosteko erabiliko da.


LABORAL KUTXA
3035 0067 60 0670035508

Mila esker!

 

 

LIPDUP 2018

Euskaren eguna ospatzeko LipDup  bat egin genuen guztion artean. Hemen daukazue

 

11 EGUN EUSKARAZ

11 egun euskaraz da kanpaina bat azaroaren 23tik Euskararen Egunera arte (abenduaren bira) martxan jarriko duguna ahalik eta ikasle gehienarekin. Kanpaina Deustu aldean gauzatuko da aurten eta Bilbo osoan hurrengo urtean. Ekimena maila desberdinetan gauzatu daiteke, batzuk ahobizi eta besteak belarriprest, eta pertsona hurbilekin gure hizkuntza aukeraketa eraldatzean datza: lankide, familiakoak, auzokide eta lagunen artekoa.  

Hainbat herrialde txikietan gauzatu da arrakasta handiz, baina sekula ez Deustu moduko auzo erraldoi batean. Gu Ibarrekolandako normalkuntzakoak animatu gara honetan parte hartzeko eta zuei ere animatzen zaituztegu, hiztun txikiak handi izan daitezkeelako hizkuntzaren ekologiaz kontziente direnean. 

HEMEN duzue informazio gehiago eta apuntatzeko dokumentua. 

Eta 11 egun eta gero, ea zenbatekin gai garen beste guztietan ere euskaraz jarraitzera, hori baita bidea belarriprest direnak ikasteko eta ahobizi direnak dakitenak mantentzeko.