ARTE BATXILERREKO IKASLE OHI BATEN PROIEKTUA
GLOBAL DESIGN GRADUATE SHOW 2021
Aitor Goicoechea Aburuza
Arte-batxilergoaren ikasle ohi batek sormen-proiektua aurkezten du.
Aitorren proposamen oso originala, oso istorio pertsonal maitagarria jatorrian duelarik.
Jantziek hartzen dituzten formak gorputzean nola moldatzen diren nabarmentzen da, baita ehunen ehundurak ere. Xehetasunen arreta ere aipagarria da. Moda, Arte, Moda...
BATX 2Hkoek: BUERO ANTZERKI SARIA IRABAZI DUTE
Eta panpinak ez bagina? Batxi2Hkoen antzezlanak Coca-Cola Fundazioaren Buero sari hauek irabazi ditu:
- Euskal Erkidego Autonomikoaren obra onenaren saria.
- Estatu mailan ere accesit bat irabazi du: "Baliabide estetiko anitzak (abestiak, jantziak, baliabide teknikoak...) erabiltzeagatik eduki sozial handiko proposamena azpimarratzeko."
Bigarren sari honen ondorioz gure taldeko bi ikasle Madrilgo Antzerki Astean (ekainaren 25etik 30era) egon ahal izango dira (gastu guztiak ordainduta). Bertan tailerrak egiteaz gain, antzerki emanaldiak ikusi eta sari banaketako galan ere parte hartu ahal izango dute.
https://www.fundacioncocacola.com/premios-buero
BATXILERGOA: BALENZIAGA ETA ZARAUTZEKO MUSEOA
Aurreko asteartean, urtarrilaren 14an Arte Batxilergoko 2.A taldearekin Gipuzkoa aldean egon ginen , hainbat museo (Getariako Balenciaga eta Zarautzeko Zine eta Argazkilaritzarena) eta Donostia hiria bisitatu genituen. Oso gauza interesgarriak ikasi genituen eta primeran pasatu genuen!
Hemen dituzue Julene Gherasimek egindako argazkiak. Eskerrik asko Julene!!!