Edukira joan
ES EU

LANDATUR 2018

Apirilean DBH2.mailako ikasleekin LANDATUR programaz hemengo nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenak bisitatu ditugu. Bertoko eta kalitatezko produktuak ekoiztea da honen helburua. Busturiako AMUNASTEGI txakolindegia, Kortezubiko NANIKE baserria eta Arratzuko INTXAUSTI kiwien ekoizpena bisitatu genuen. Anton,Jacqueline eta Maitek harrera ezin hobea egin eta oso ondo azaldu ziguten eurek egiten duten lana. 

HAZI fundazioak antolaturiko ekintza da eta benetan interesgarria. 

Piedad albaitariak lagundu eta azalpenak eman zizkigun. Mila esker!

Informazio gehiago:

http://www.hazi.eus/eu/

Interesatuta egonez gero salmenta zuzena egiten dute:

http://www.amunategi.eu/

http://nanike.es

http://www.kiwisintxausti.com

DBH IZOTZ PISTAN

Aurten ere DBH-ko ikaslego guztiarekin Izotz pistara joan gara eta han  primeran pasatu genuen ematen dizkiguten bi orduak guztiz aprobetsatuz!

Sakatu irudian bideoa ikusteko:

 

3.DBH AZTERKOSTAN

DBH3.mailako ikasleekin Getxoko Arrigunaga hondartzara joan ginen abenduan Kostaldearen egoera aztertzeko eta ur-laginak hartzeko.

AZTERKOSTA proeiktuan parte hartzen dugu duela urte batzu, gure ingurua ezagutzeko aukera dugu horren bidez.

Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko:

3. DBH BILBOKO ERRIBERAKO AZOKAN

Ibarrekolanda BHI-ko  3. DBH-ko ikasleak, martxoaren 28an,  Bilboko Erribera azokara bisita gidatu batera joan ziren: bertan,   hainbat azoka-postu, bertoko elikagaiak, baserriko elikagaiak zein dendari ezagutu, eta, oro har, Bilbon  azokak duen garrantziaz ohartzera.

1. DBH SOLLANO - ZALLAKO ARAZTEGIAN

Martxoaren 27an, Ibarrekolanda BHI-ko 1 DBH-ko ikasleak Sollano-Zallara joan ziren; bertan dagoen araztegia bisitatzera.

Araztegiaren jarduera eta funtzionamendua ezagutzeko aukera paregabea. Ikasi, ura dastatu eta ongi pasatu zuten.

1. DBH MADARIAGA DORREAN

Abenduaren 20an DBH1 mailako ikasleak, Biologia eta Geologiako ikasgaian, Urdaibaiko Dorre Madariagara hurbildu ziren bertako bioaniztasuna eta padura ezagutzera.

© Ies Ibarrekolanda bhi
Telefonoa: 944280146
info@ibarrekolanda.net