IBARREKOLANDA INSTITUTUKO HEZKUNTZA-KOMUNITATEARI GUTUNA
Wifi ikasgeletan. Hitzaldia
Teknologia berrien erabilera arduratsua. GERTU aldizkaria
Egilea: Jorge Flores Fernández, Urko Fernández Román eta Ana Estévez
Teknologia berriek gero eta garrantzi handiagoa dute gure seme-alaba nerabeen bizimoduan eta euren harremanetan aldaketa handiak ekarri dituzte; bada, horren aurrean, gurasook ezin dugu beste aldera begiratu. Ahal den neurrian, lagundu egin behar diegu hezkuntza digitalean eta tresna horiek era arduratsuan erabiltzen eta arriskuez babesten lagunduko dizkieten balioak eskaini.
Prevenir la ADOLESCENCIA
GERTU – Drogas. Prevenir en la adolescencia
Ongi etorri GERTU - Drogak. Prebentzioa nerabezaroan hilabetekariaren hamargarren zenbakira:
07/10/2012| NERABEEKIN HITZ EGITEA
IKASLEEN GURASOEN ELKARTEA
Euskal Eskola Publikoari buruzko legearen arabera (EHAA-1993ko otsailak 25, osteguna)
Gurasoen batzarra ikastetxearen kudeaketan gurasoek bereziki parte hartzeko organoa da. Ikasleen guraso edo tutore guztiek osatuko dute.
Gurasoen batzarrak honako egitekook ditu:
1.- Ikastetxeko gainerako organoei beren ardurapeko diren gaiei buruz egoki jo ditzan proposamenak egitea, eta irakaskuntza-jardueren egitaraua, prestakuntza-jardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua egiteratzeari buruzko balorazioa ematea.
2.- Zuzendaritza taldearekin eta irakasle-klaustroarekin harremanak izatea, ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren garapenean lankidetzarik handiena lortzeari begira.
3.- Ikastetxeko bizitzan parte hartzeko gurasoen ekimena suspertzea.
4.- Batzar-organoetan gurasoen ordezkari direnak bileretara deitzea, egindako kudeaketaren berri ematen dezaten.
5.- Bere jarduera-arauak onartzea.
Elkartearen Batzordea asteazkenetan, hilaren lehenengoan eta hirugarrenean 18etatik aurrera elkartzen da. Bilera hauetan ikastetxeko martxa eta egiten diren kontsultak azaltzen dira. Batzutan beste gurasoen laguntza beharrezkoa izango litzateke gure zentroa oso handia baita.
Parte hartzea hauteskundeetan, antolatzen diren batzarretan eta beste jardueretan oso komenigarria dela pentsatzen dugu.
Kontaktua: ige.ampa@ibarrekolanda.net